Bibotea hazten uzteko hilabetea da
Donostiako Movember taldea lan eta lan ari da minbiziaren aurkako kanpaina sustatzeko.
Movember taldea, eta geroztik geroz eta oihartzun handiagoa lortzen ari dira. Azaroaren hasieran festa bat egin zuten Tabakaleran, eta bizarra kendu zuten hainbat lagunek – ikus irudi bilduma-. Mario Maqueda bizargina izan zen bizarrak kentzen, eta bibote dotoreak egiten.
Hilabetean zehar hainbat jarduera egingo dituzte kanpaina sustatzeko. Hilaren 21ean, esaterako, running saio bat egingo dute, bibote korrika. Manteo kiroldegian geratuko dira 9:00etan, eta korrika egitera joango dira. Berrogei minutuko running saioa izango da. Ondoren denek Groseko Geralds tabernan gosalduko dute elkarrekin. Izena emateko, idatzi movemberdonostia@gmail.com helbidera, edo bidali mezu zuzen bat Facebooken sortu duten ekitaldira.
https://youtu.be/q3a58Zclxbk
Ez da moda bat, osasuna zaintzeko kanpaina bat dela defendatzen du Movember mugimenduak. Azaroaren lehen egunetik abian jarri da minbiziaren kontrako mugimendua, eta jada hainbat lagun hasi dira bibotea harro erakusten.
Bibote deigarrien bidez, jendearen arreta bereganatu, eta kanpainaz hitz egitea da helburua. Sare sozialetan, esaterako, milaka erabiltzailek euren ohiko abatarra kendu eta bibote bat jarri dute azaroan. Melbournen (Australia) hasi zen, 2003an. Berrogei pertsonek osatu zuten lehen taldea, eta haren ondotik munduan milaka lagunek eman diote babesa bibotedunen mugimenduari.
Azaroan bibotea uztean datza, prostatako minbiziaren alde jendeak kontzientzia hartzeko. Horregatik jarri diote ingelesezko November (azaroa) eta Moustache (bibotea) hitzekin osatutako izena.
Donostian 2012an sortu zuten