Zinemaldiko lan taldea gustura dago Tabakaleran
Euskadiko Filmategiko zuzendaria agertzen dira ping pong-ean jokatzen: “Etxe berria eta ohitura berriak. Adibidez, lanetik irtetean lankideekin ping pong-ean partida bat jokatzea”.
Joan den asteburuan lekuz aldatu zuten euren egoitza. Jada Tabakalerako bizilagun berriak dira. Astelehenerako euren bulegoak egokitu zituzten Egian. Agur esan diote 63 urtez euren egoitza izan den Viktoria Eugenia Antzokiari: “Eraikinaren hormen artean hazi da Zinemaldiaren historia zirraragarria, baina hori lehenengo zatia besterik ez da izan. Orain gidoia lokalizazio berri bati ireki zaio, proiektu berri bati eta bizilagun berriei. Errodajea ez da amaitu…”, azaldu zuten ohar baten bidez.
Eta sare sozialetan jarri duten argazkiari erreparatuta, badirudi gustura dabiltzala bulego berrian. Jaialdiaren @sansebastianfes Instagram kontuan Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria eta Joxean Fernandez