'Urumeako altxorrak' ikusgai daude Loiolan, Garbibairen eskutik
Ibaitik berreskuratutako objektuak artelan bihurtu dituzte hainbat boluntariok.
garbibai.eus webgunean. Hala, bertatik lortutako dirua, udan Gipuzkoara etorriko diren Saharako haurrei gondolin eskolak emateko erabiliko dute.
Hain zuzen ere, Gondolin Kluba, Donostia 2016, Las Usas no paran eta Donostia Kultura dira Garbibairen bultzatzaile nagusiak, eta Antipodes eta Rez!nk-en laguntza ere izan dute.
Loiola Urumearen hiriburua da, edo hori dio behintzat Jon Urbieta Loiola kultur etxeko zuzendariak. Agian gauza bera pentsatuko dute Garbibai mugimenduko kideek, kultur etxe horretara eraman baitituzte Urumean topatutako hainbat objektu, erakusketa eran, Urumeako altxorrak izenburupean. 2012an hasi zen lanean Garbibai, herritar boluntarioei esker Urumean barrena garbiketak eginez. Ondoren, hainbat lagunek gogor lan egin dute, topatutako objektu horiek artelan bihurtzeko. Lehen baloi zikinak, panpin puskatuak edo peluxe zaharkituak zirenak, orain, artelan ederrak dira. Izan ere, bildutako gauzen aukeraketa bat egin ondoren, kultur etxean ikusgai jarri dituzte.
Eraikinaren kanpoaldean, objektuei ateratako hainbat argazki ikus daitezke; barrualdean, berriz, objektu solteak topa daitezke han-hemen. Gainera, hainbat lagunek egindako lanari esker, traste zahar eta zikinak elkartasun keinu bihurtu dituzte. Hain zuzen ere, kaxa gardenetan jaso dituzte topatutako zaborrak, eta gabonei begira salgai jarriko dituzte