Erakusketa batekin abiatuko da 9. Dock Of The Bay jaialdia
'A bam bam boo loo ba' liburua eta erakusketa aurkeztuko dituzte Garoa liburu dendan.
9. Dock of The Bay jaialdia, baina aurtengo programa jarduera paraleloz beteta dator, eta aste honetan bertan hasiko da motorrak berotzen. A bam bam boo loo ba! proiektua aurkeztuko dute Groseko Garoa liburu dendan.
A Bam Bam Boo Loo Ba! liburuan 60. hamarkadaren erdialdeko eta 70. hamarkadaren bukaerako rock’n’roll-aren anekdota berezienak azaltzen dira ilustrazioen bitartez. Javier Polo madrildarraren hitzak eta Saioa Burutaran donostiarraren ilustrazioak dituen liburu hau kontzertu txiki batekin aurkeztuko dute, bertan agertzen diren musika taldeak bertsionatuz.
Liburua ez ezik Saioa Burutaran –Susi Quiu– ilustratzaile donostiarraren erakusketa irekiko dute Garoan. Hainbat musikariren ilustrazioak zintzilikatuko dituzte bertan, rock, country, jazz eta folk musikaren figura esanguratsuenak: Ray Charles, Little Richard, Chuck Berry, Sam Cooke, Waylon Jennings, The Small Faces, Aretha Franklin, The Byrds, The Beatles, The Beach Boys, James Brown, The Who, Rocky Erickson, The Doors, Janis Joplin, Cream, Jimi Hendrix, Pink Floyd, Chet Baker, Otis Redding, Moby Grape, Neil Young, CCR, Alice Cooper, Frank Zappa, The Band, Grateful Dead, The Rolling Stones, The Stooges, MC5, The Allman Brothers Band, Jefferson Airplane, Elvis Presley, Black Sabbath, David Bowie, T-Rex, Lynyrd Skynyrd, Gram Parsons, Deep Purple, Soft Machine, Led Zeppelin, Stevie Wonder, Hwkwind, Jerry Lee Lewis, ZZ Top, Bob Dylan, Johnny Cash, Ronnie James Dio, Leonard Cohen, Lou Reed eta Curtis Mayfield. Erakusketa ostiralean irekiko dute eta urtarrilaren 7a arte izango da ikusgai.
Urtarrilaren 9tik 16ra egingo dute