Irabazi Donostiak altzatarren kexak bilduko ditu larunbatean
Intxaurrondon hasi zuten ibilbidea, eta larunbatean, azaroak 28, Casaresko biribilgunean izango dira, 12:00etan.
Bildutako ekarpenak udal batzordeetara eramango dituzte gero.
Amaia Martin eta Loïc Alejandro, Irabazi Donostiako ordezkariak Altzara joango dira larunbatean auzotarren kexak eta proposamenak jasotzeko.
Hauteskunde kanpainan adierazi zuten moduan, “kalera ateratzeko konpromisoari eutsi” nahi diotela esan du Alejandrok: “Auzotarrekin bilduko gara eta euren ideiak eta kezkak jasoko ditugu, herritarrak baitira auzo bakoitzeko beharrak hobekien ezagutzen dituztenak”.
Irabazi Donostiak “herritarren esku dagoen tresna” izan nahi du, eta horregatik auzoz auzo joateko asmoa dute.
Erlazionatutako edukiaIntxaurrondotarren proposamenak jaso ditu Irabazi Donostia-k