Aitor ikastolako ikasleak, antzezlan batean. (Argazkia: Raul Perez)
Astelehenean
Aitor ikastolak antolatu ohi duen
Antzerki Astea jarriko dute abian. Bertako ikasle eta gurasoentzako ikuskizun gisa hasi zen jarduera, eta gerora beste ikastetxeetara joaten ere hasi ziren. Antzerkirako zaletasun horri egitura bat eman eta duela hogeita bat urte urrats berri bat egitea erabaki zuten, Antzerki Astea sortuz. Gainera, ikastolako agertokitik atera eta
Egiako kultur etxean eskaintzen dituzte emankizunak orain, herritar orori luzatuz ikuskizunaz gozatzeko gonbita.
Asmo horri helduz, astelehenetik ostiralera egingo dituzte antzezlanak, eta
Lehen Hezkuntzako 130 bat ikasle bihurtuko dira protagonista.Gaiak ere askotarikoak izango dira, baina egutegiak hala aginduta edo, euskararen egunak eta Eguberriek lekua izango dute.
Astelehenean,
azaroak 30, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek
Nonbait ez oso urrun, eta
Olentzeroren jantzi berria saioak eskainiko dituzte.
Asteartean,
abenduak 1, bigarren mailakoek,
Eta zuk zein kolore duzu gustuko?, eta
Edabe magikoa antzeztuko dituzte.
Asteazkenean,
abenduak 2, hirugarren mailakoen txanda izango da,
Non dago nire ahotsa, eta
Diruak sendatu du aitona lanekin.
Euskararen egunean,
abenduak 3, laugarren mailako neska mutilek
Mapan agertzen ez den herria antzeztuko dute.
Eta azken egunean, ostirala,
abenduak 4, seigarren mailako ikasleek
Naufragoak eta
Enperadorearen jantzi berria saioak eskainiko dituzte.
Saioak 15:00etan hasiko dira, eta ordu erdi inguruko iraupena izango dute.