Lurrazpiko festa jaialdia, Dabadaban eta Gazteszenan
Ayo Silver! zigilu donostiarrak Lurrazpiko Festa jaialdia egingo du datorren urtarrilaren 29 eta 30ean Donostian. 18 artista programatu dituzte aurten bi eguneko jaialdian. Lehen eguna Dabadaba aretoan egingo dute, eta bigarrena, egun potoloena, Gazteszena aretoko bi agertokietan. Jaialdiak estilo ezberdin anitzak ditu ezaugarri nagusi bezala, artista sendo ugari izango direlarik ikusgai.
Night Beats, Hidrogenesse, DJ Food, Sauna Youth, Heaters, Pega Monstro, Tigres Leones, Betunizer, C. Tangana, El Coleta, Kokoshca, Les Grys Grys, Juniore, Sierra, Joseba Irazoki, Star Trip, Betacam eta Diego Garcia izango dira Lurrazpiko festan, besteak beste.
Sarrerak jada salgai daude. Eguneko txartelak 24 eurotan eskura daitezke, eta abonamendua – bi egunekoa- 28 eurotan.