Hilaren 20tik 24ra egingo dituzte inaugurazio ekitaldiak, baina 23a izango da egun nagusia.
Heldu da kultur hiriburutza. (Argazkia: DSS2016)
Urtarrila berezia izan ohi da donostiarrentzat, eta aurten are bereziagoa, jai giroa San Sebastian egunetik areago luzatuko baita. Izan ere, kultur hiriburutzaren inaugurazioa dela eta, 24a arte askotariko ekitaldiak antolatu dituzte.
Dena dela,
ikuskizun nagusia larunbatekoa izango da.
Hansel Cerezak disenatutako
Elkarbizitzaren zubia ikuskizuna eskainiko dute
Maria Kristina zubian. Arratsaldeko
20:00etan egingo dute, eta herritarrek Urumea ibaiaren bi aldeetatik ikus ahal izango dute ikuskizuna.
- URTARRILAK 20, asteazkena
Gauerdian lehertuko da festa, banderaren igoerarekin. Aurten Europako bandera igoko dute hirikoarekin eta ikurriñarekin batera.
12:00etan, haur danborradan pantaila erraldoi bat jarriko dute Alderdi Ederren, eta hiriko neska-mutilez gain, Wroclawko 4.000 haur inguru batuko dira festara.
Gauerdian banderak jaistean, San Sebastian martxa joko dute, eta ondoren, Europako ereserkia.
Danbor soinuak isildu arren, ekitaldi ugari izango dira hiriko hainbat gunetan.
19:00etan, San Telmo Museoan Europar elkarrizketak jardunaldiei ekingo diete, esaterako. 2015ean kultur hiriburu izan diren hirietako bizipenak izango dituzte hizpide.
19:00etan,
Real Sociedad Fundazioak Ahotsak/Voces erakusketa zabalduko du. Realaren inguruko hainbat pertsona ezagunek elkarbizitzaren ideia nagusien inguruan egindako ekarpenak jaso dituzte.
19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturgunean,
Hitzen lihoa iruten zikloa jarriko dute abian,
Misterioari dario errezitaldi musikatuarekin.
13:30ean, Alderdi Ederren Europa Transit autobusa jarriko dute ikusgai, 12:00etatik 15:00etara. Gerrak eta gatazkak bizi izandako hirietan barrena bidaiatuko du autobusak: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Kaliningrado, Pristina, Sarajevo, Plovdiv, Istanbul eta Pafos.
17:30ean, Tabakaleran, Kearen politikak proiektuaren aurkezpena egingo dute. William Morris, Simone Weil, Hanna Arendt, Federico Garcia Lorca, G.K. Chsesterton, Bernard Shaw eta Karl Kraus autoreak ekarriko dituzte gogora aurten. Horretarako euren film, poesia, marrazki eta beste hainbat lan aztertuko dituzte.
1
9:30ean, San Telmo Museoan, 1966/ Gaur Konstelazioak / 20016 erakusketa inauguratuko dute. Bi erakusketa bildu dituzte proiektu bakarrean, belaunaldi ezberdinetako sortzaileen lanak jarriz aurrez aurre.
12:00etan, danborraden elkarretaratzea egingo dute Kontxako pasealekuan. Konpainiak 11:30ean abiatuko dira auzoetatik.
13:30ean, Ondarretako lorategian, Maider Lopezen
Iturriak proiektuaren instalazioa inauguratuko dute. Duela hainbat urte hirian kendutako hainbat iturri berreskuratu ditu Lopezek. Urria arte egongo da instalazioa ikusgai.
18:00etan, Viktoria Eugenia Antzokian kultur hiriburutzaren erakunde ekitaldia egingo dute, eta Donostiak izendapenaren plaka jasoko du.
20:00etan, Maria Kristina zubian inaugurazioko ikuskizun nagusia egingo dute: Hansel Cerezaren argi eta soinu ikuskizuna.
12:00etan, Santa Teresa komentuan La Novem emakume laukotearen kontzertua eskainiko dute.
19:00etan, Garoa liburu dendan Audience eta Kirmen Uribek elkarrizketa musikal-literarioa eskainiko dute.
Hau aukeraketa bat besterik ez da,
programa osoak 80 jardueratik gora jasotzen baititu. Inaugurazio egunetako jarduera guztiak doan izango dira. Nolanahi ere, horietako batzuetara joan ahal izateko
gonbidapena eskuratu beharko da. Edukiera bete arte banatuko dituzte
gonbidapenak, eta lagun bakoitzak ekitaldiko bi gonbidapen lortu ahal izango ditu gehienez.