Gazteen danborradak taldetik aterako diren kideei omenaldia eginez amaitu du ibilbidea.
Aurreskua dantzatuz agurtu dituzte 30 urte bete eta Gazteen Danborrada utziko duten kideak, Antiguan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hunkiturik amaitu du ibilbidea Antiguako Gazteen danborradak. Izan ere, adinak jartzen du taldeko kide izateko baldintza bertan, eta
30 urte betetzean danborrada utzi beharra daukate kideek.
Hala, frontoian egin dute azken geldialdia, eta bertan
aurreskua dantzatu diete danborrada utziko duten kideei. Hunkitu egin dira gehienak, urte askoan ibili baitira elkarrekin Antiguako kaleetan barrena. Baina jai giroa izan da nagusi, eta momentuko emozioei aurre egin ondoren, frontoia dantzan jarri du Donosti Zarra, Antiguako Gazteen danborradak.