Ikurriña gogor astindu du Ikasbide Kultur Elkartearen danborradak
Donosti Cup danborradarekin batera jo dute Amara Berrikoek, ibilbidearen hasieran.
Isabel II.aren hiribidean hasi du bere ibilbidea Ikasbide Kultur Elkarteko danborradak. Hainbat abesti jo ondoren, Donosti Cup danborrararen zain egon dira, beraiekin batera jotzeko. Ondoren, Armeria plazara abiatu dira, eta bertan indarrak hartzeko edariak banatu dituzte.
Horretaz gain, plazan bertan ekitaldi berezi bat egin dute beste danborradekin batera. Izan ere, Amara Berri, Lagun Berriak, Ikasbide eta Urtoki danborradek Antzinako martxa jo dute, baina ez dira bakarrik egon. Ikasbide Kultur Elkarteko dantzariek martxa dantzatu dute, eta Orfeoiko kide diren Urtokiko kide batzuek abestu dute. 20:15era arte egongo dira danborra jotzen, eta euren egoitzan amaitu dute ibilbidea.
Amarakaldek batzordeak Amara Berri, Loiolako Erribera eta Morlansko danborrada batzuk biltzen ditu. Egun, hamabost dira, eta Ikasbide Kultur Elkartea ere bertan dago.
Erlazionatutako edukiaAmarakaldek batzordeko danborradek ekitaldi bereziak egingo dituzte