Zendu berria den auzokide bat izan dute gogoan ibilbidean.
Ibaetako danborradako kideak. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Eliza atarian azken entsegua egin ondoren, 10:30ean puntuan abiatu dira Ibaetako danborradako kideak; Txikienak aurretik txintxo txintxo, eta gainerakoak atzetik.
Umorea izan da nagusi danborradako kideen artean, eta herritarrek ere lagundu dute ibilbidea girotzen, asko izan baitira lehio edo balkoietara atera direnak.
Baina serio jartzeko unerik ere izan dute. Illarra Berri elkartearen parean, duela gutxi hildako auzotar bat izan dute gogoan, eta Donostiako martxa jo dute haren omenez.