Hazi pozoitsuen inguruko saioa egingo dute Botanika jatetxean
Cristina Enea Fundazioak, Haziera egitasmoaren baitan, hazien inguruko bi saio prestatu ditu.
Lehena, gaur bertan izango da Botanika jatetxean (Gernikako Arbola pasealekua, 8). Hazi pozoitsuen inguruan ariko dira eta haien inguruko istorioak ere kontatuko dituzte. Solasaldiaren ondoren, afari berezi bat eskainiko dute, Gaztelako jaki tradizionalak, hau da, morokilak oinarri hartuta.
Solasaldia 18:30ean hasiko da, eta afarira joateko aldez aurretik izena eman behar da, 943453526 telefonora deituta.
Bestalde, urtarrilaren 29an, haziekin eta agroekologiarekin lotutako jardunaldi bat egingo dute Egiako Ingurumen Baliabideen Etxean. Kasu honetan, Bermeen Sistema Parte-hartzaileak (BSP) izango dituzte hizpide. Hau da, produktu eta lursail ekologikoen ziurtagiriak.
Gaia lantzeko Agnes Moya, agroekologia ikerlaria, eta Maria Giner, modu ekologikoan jarduten duen ekoizlea gonbidatu dituzte. Solasaldia 16:00etan hasiko da.