Loiolako Ramon Diazi omenaldia egin diote ETAk hil zuenetik 15 urte bete direnean
Duela 15 urte ETAk hil zuenez geroztik, familiakoek eta lagunek urtero egiten diote omenaldia Ramon Diaz itsas komandantziako sukaldariari. Loiolatarra kirol elkarteak antolatzen duen ekitaldia aurten ere egin dute -bertako kide zen Diaz-. Atzo goizean argazki bat jarri zuten, hiru lore sorta eta kandela batzuk. Aralar kalean hil zuen ETAk Diaz, kotxean bonba jarrita, eta hildako toki berean oroitu zuten atzo, gertatutakoa.
Omenaldian, senitarteko eta lagunak ez ezik Donostiako Udaleko ordezkariak ere izan ziren: Eneko Goia alkatea, Ernesto Gasco alkateordea eta Josu Ruiz eta Amaia Almirall EH Bilduko zinegotziak.