'1.Ganbera pieza', Joserra Senperena
9 ganbera pieza izena du Joserra Senperena donostiarraren azken diskoak. 2015ean argitaratu zuen, eta diskoaren izenburuak dioen moduan, bederatzi ganbera abestik osatzen dute lana. Bideoklipa lehen piezari eskainitakoa da. Hogei urte pasa dira Senperena pop-rock taldeentzat orkestrarako moldaketak idazten hasi eta orkestra klasikoaren sonoritatean interesa piztu zitzaion garaietatik. Orduz geroztik, bere izenean zazpi disko sinatu eta sei bat film eta hainbat dokumental eta antzezlanetarako konposatu du musika. Hori bai, po-rock musika ez du inoiz bistatik galdu. Talde ezagun askorekin orkestrak grabatu ditu: 21 Japonesas, Duncan Dhu, La Buena Vida, Bide Ertzean, Rafael Berrio eta Fito y los Fitipaldi, besteak beste.