Joserra Senperenak kontzertu bat emango du larunbatean
Musikari eta konposatzaile donostiarrak 9 ganbera pieza bere azken lana zuzenean aurkeztuko du Kutxa Fundazioaren Andia Kaleko ekitaldi aretoan. Emanaldia larunbatean izango da, hilaren 6an, 19:30ean. Sarrera librea izango da aretoa bete arte. Senperena pianoan ariko da, eta hainbat musikari izango ditu lagun agertokian: Xabier Gil (biolina), Elena Escalza (celloa), Marixi Sesma (klarinetea), Patxi Tardio (tronpa), Francesca R. di Nicola (arpa), eta Karlos Aranzegi (perkusioa).