Ondarroako Gandiaga jantzi dendakoek egin dute soinekoa. (Argazkia: Gandiaga)
Ondarroan gertatu da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzakoek eman digute albistearen berri. Inauterietako erakusleiho originala egiteko asmoz, Ondarroako Gandiaga jantzi dendak HITZA egunkariekin egindako soineko bat egin du. Soinekoa, goitik behera, egunkariekin eginda dago. Bide batez, Gandiagako arduradunek birziklatzeak daukan garrantzia ere azpimarratu nahi izan dute.