Fernando Mugika Herzog buruzagi sozialista omendu dute Donostian, ETAk hil eta hogei urtera
Fernando Mugika Herzog buruzagi sozialista omendu zuten larunbatean Donostian, ETAk hil eta hogei urtera. Besteak beste, Alfonso Guerra PSOEko buruzagi historikoak hartu zuen parte PSEk antolatutako ekitaldian. Guerrak «gaizki hezitako umeak» deitu zien Pablo Iglesiasen alderdikoei: «Trantsizio demokratikoa mespretxatzen dute». PSEko idazkari nagusi Idoia Mendia eta Mugikaren senideak ere izan ziren ekitaldian. Lehenago, lore eskaintza egin zuten Polloeko hilerrian; han izan zen, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea.