Ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Musikenek
Otsailaren 12tik martxoaren 23ra egingo dituzte, Miramar jauregiko egoitzan.
ateak irekiko ditu eskolak. Otsailaren 12tik martxoaren 23ra, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte, bertako irakaskuntza bertatik bertara ezagutzeko asmoz: ikasketa plana, espezialitateko irakasleak eta egiten duten lana, sarrera probaren ezaugarriak, eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen duten bestelako informazioa ere bai.
Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek antzeko antolamendua izango dute, batez ere etorkizun hurbilean ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko dute, bai eta ikasle aktibo moduan eskolak jasotzeko aukera ere. Horretaz gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango dute (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, eta abar) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango diete.
Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute, webgunean duten inprimakiaren bitartez.
Musikenek eskaintzen dituen espezialitate ezberdinak ezagutzeko