Literatura plazara eramango dute Intxaurrondon

Saioa kultur etxean egingo dute ostegunean, 19:00etan.

Erraiak-Danele SarriugarteIntxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean, Literatura Plazara ekimena antolatu dute. Marisol Bastidaren Memoriak lanarekin aritu ostean, bigarren saioa egingo dute ostegunean, otsailak 25, Intxaurrondo kultur etxean.

Hala, Danele Sarriugarte idazlearen Erraiak liburua izango dute hizpide, 19:00etatik aurrera, Iratxe Retolazak gidatuta. Beste saioetan bezala, gaia ondorengoa izango da: diskurtso autobiografikoak euskal literaturan. Izan ere, irakurketa saio horietan biografia literarioen moldeak eta azpigeneroak izaten dituzte irakurgai eta hausnarketagai. Diskurtso (auto)biografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dute, eta galdera hauek erantzuten saiatuko dira:

– Nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan?

– Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek?

Otsailaren 25aren saioa eta gero, apirilaren 28an egingo dute hurrengoa. Horretarako, Mikel Antzaren Atzerri lana baliatuko dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend