Eskolatan pertsona guztiak integratzeko lanean ari dira

Gureak taldea eta Donostiako Axular Lizeoa ikastola elkarlanean ari dira garatzen proiektua, beste hainbat erakunde eta eskolen laguntzarekin.

Europako LeGoP programaren baitan –jardute egokiak ikasteko proiektua–, irisgarritasun jardunaldi bat egin dute gaur goizean hainbat erakunde eta eskola elkarlanean. Izan ere, Gureak, Axular Lizeoa eta Holanda eta Italiako zenbait ikasle eta erakundek lagunduta, baliabide digitalen bitartez gaitasun urriko pertsonen eskola-integrazioa hobetzeko garatzen ari diren lana aurkeztu dute.

Ondoren, Andia kalea hartu dute, eta road show baten bitartez gaitasun urriari, irisgarritasunari eta teknologia berriei buruzko sentsibilizazio tailerrak egin dituzte. Bertan, esate baterako, itsu baten egoera bizitzeko aukera izan dute. Horretaz gain, Gureak taldeko ikus-entzunezkoetan adituak direnek A jugar lehiaketa programa grabatu dute. Amaitzeko, euskal tradizioan oinarritutako irisgarritasun eta homofobiari buruzko dantza saio bat eskaini dute Donostia, Italia zein Holandako ikasleek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend