Mugi, Lurraldebus eta Dbus-eko tarifak eguneratuko dituzte apirilean zehar.
2014an igo zituzten azkenekoz autobus zerbitzuetako tarifak, eta orain, apirilean zehar, berriro eguneratuko dituzte prezioak. Gaurtik aurrera,
Mugi, Lurraldebus eta turista txartelei dagozkien prezioak igoko dituzte. Dena den, talde berezietako erabiltzaileek orain arteko hobariak mantenduko dituzte.
MUGI Txartela
|
2016ko prezioa
|
1-20 bidaia
|
0,93 €
|
21-50 bidaia
|
0,74 €
|
51-90 bidaia
|
0,17 €
|
91 bidaia edo gehiago
|
0,17 €
|
Txartel Anonimoa
|
0,93 €
|
Donostiako Udalak
Dbus zerbitzurako onartutako tarifak, berriz,
apirilaren 16rako ezartzea aurreikusi dute. Hala,
noizbehinkako txartela 1,70 euro ordainduko da hemendik aurrera, -orain artekoa baino 5 zentimo gehiago-.
Gaueko txartelaren prezioa ez da aldatuko: 2,10 euro.
Aldaketa hauek
%1eko igoera ekarriko dute, eta igoera horren bidez Dbus-en zerbitzu berriak finantzatuko ditu Donostiako Udalak. Atotxako autobus geltoki berria dela eta, Dbus-ek eskaintzen dituen zerbitzu berriak, esaterako.