Lore eta landare azoka egingo dute larunbatean
Groseko Katalunia plaza lorez eta landarez beteko da larunbatean, apirilaren 9an. Hileko bigarren larunbatero egin ohi duten bezala, Dekolore Natur Azoka ekarriko dute auzora. Loreak, landareak, natura, ekologia eta pasaia-pintura gustuko dutenen bilgune bihurtu da jada. Goizean irekiko dute azoka, 09:00etan, eta 14:00ak arte izango da zabalik.
Hainbat postutan loreak, landareak, zuhaixkak eta usain belarrak erosteko aukera izango da. Kosmetika eta medikuntza naturaleko artisau produktuak, xaboi naturalak, hazi belarrak eta beste hainbat produktu ere eskuratzeko ahal izango dira. Haurrentzako txoko berezi bat prestatuko dute azokan, eta txikientzako bi tailer egingo dituzte, lore prentsatuena (11:00) eta landaketarena (12:00).