AB Krosa lasterketaren ibilbidea ezagutzen duzu?
Hasi al zarete AB Krosa lasterketarako entrenatzen? Ezagutzen duzue ibilbidea? Amara Berri eta Loiolako Erriberan zehar 6 kilometroko ibilbidea prestatu dute maiatzaren 28rako. Preboste plazatik abiatuko da lasterketa, 19:00etan. Sei kilometrokoa egiteko gai ez zaretela ikusten baduzue, ez larritu! 3 kilometrokoa egiteko aukera ere badago. Oraindik ez duzuela izena eman? Zeren zain zaudete! Sartu Herrikrossaren webgunean! Auzoa euskaraz bustitzeko asmoarekin sortu zuten duela hiru urte AB Krosa, eta baita jai giroa zabaltzeko helburuarekin. Lasterketaren ondoren kontzertuak izango dira Preboste plazan. Pixkanaka egitaraua osatzen joango dira antolatzaileak. Aurten, lasterketan bildutako dirua Ttan Ttakun irratiari emango diote, euskarazko hedabidea babesteko.
Ohi bezala, IRUTXULOKO HITZAk lasterketa babestuko du, eta korrikalarien artean hainbat sari banatuko ditu.