Joseba B. Lenoir, Txondorran
Egiako Txondorran joko du igande arratsaldean.
Joseba B. Lenoir zuzenean ariko da Donostian, igande honetan. Egiako Txondorra gunean emango du kontzertua, 18:00etan. Ttan Ttakun irratiak gidatutako solasalditxo batekin hasiko da emanaldia, 18:00etan, eta ondoren, kontzertua. Eamanaldi guztia zuzenean emango dute Ttan Ttakun irratiaren bidez. Sarrerak 4 euroan eskuratu ahal izango dira Txondorran bertan, 17:00etatik aurrera.