Txanpontxo Jai Batzordeak elkartasun mugimendu bat sortu nahi du, Bidebietako bizilagunen artean laguntzeko.
Bidebieta. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bidebietako Txanpontxo Jai Batzorderen ekimenez, bizilagunek eurek osatutako
elkartasun mugimendu bat sortu nahi dute auzoan. Helburua da bertakoek goserik, hotzik, langabeziarik, beldurrik, eta errepresiorik ez pasatzea. Azaldu dutenez, “merezi dugun auzoagatik borrokatu nahi dugu, modu baketsuan eta ditugun tresna guztiekin”.
Hortaz, beharra duten familiak laguntzeko, eta proiektua aurrera eramateko, lehenengo egingo dutena izango da
elikagaiak bildu, eta auzotarrei beraiei eskaini. Horretarako, baina, bidebietar guztien laguntza eta parte hartzea behar dutela adierazi dute. Horregatik,
astelehen, asteazken eta ostiraletan, Txanpontxoko lokala (Julio Urkijo, 38 – behea, 10. blokea) irekita izango dute 17:00etatik 18:30era, nahi duen orok bere laguntza eskaini dezan.