Intxaurrondo Zaharreko jaiak antolatzen lagundu nahi duzu?
Jai batzordeak bilera ireki batera deitu ditu auzotarrak; apirilaren 28an izango da, 19:00etan, Larrotxene kultur etxean.
Intxaurrondo Zaharreko Jai Batzordea biltzen hasi da jada jaiak prestatzeko. Aurten, irailaren 8, 9, 10 eta 11n egingo dituzte. Antolaketa prozesuan ahalik eta auzotar gehien parte hartzea nahi dute, eta sare moduko bat sortu jaiak antolatzeko; horregatik, bilera ireki batera deitu dituzte intxaurrondotarrak, euren iritziak, iradokizunak eta ideiak biltzeko. “Normalean, jende gutxi elkartzen gara; horregatik, dena lauzpabost pertsonen menpe ez egoteko, profil desberdinetako kuadrillak edo partikularrak bildu nahi ditugu, eta bakoitza jaietako zerbaitetaz arduratzea, hau da, lana guztion artean banatzea”, azaldu dute jai batzordetik. Jaien egitaraua nahiko egituratua izaten duten arren, ideia berriak jasotzeko prest eta gogoz daude. Aurreko urteei erreparatuz, arrakasta gehien izan zuten jarduerak ondorengoak izan ziren, besteak beste: herri kirolak eta giza proba, umeentzako animaliak, ostiraleko herri afaria (200 lagun baino gehiago bildu izan dituzte), eta igandeko musa. Bilera apirilaren 28an izango da, osteguna, 19:00etan, Larrotxene kultur etxean. Joateko aukerarik ez dutenek euren ideiak intxaurrondozaharrekojaiakjb@gmail.com posta elektronikora bidali dezakete, edo