Zaborrez betetako bizikleta, Norteko geltokiaren kanpoaldean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Norteko geltokian zabor ontzi bihurtu den bizikleta bat topatu dugu. Bertatik pasa direnek utzitako edalontzi, janari poltsa eta bestelako hondakinez bete dute saskia, goraino. Ez dakigu zenbat denbora eman duen pasabidera jaisteko sarbide horretan lotuta, baina saskian pilatu den zabor kopuruari erreparatuta, badirudi luze eman duela bertan. A zer ustekabea izango duen jabeak, bere bizikletaren bila itzultzen denean!