Ikusi dituzue Txantxarrekaren aldeko pilota jaialdiaren memeak?
Txantxarreka gaztetxeari bultzada emateko ekitaldi bat egingo dute Antiguan, ostiralean, apirilaren 22an. Pilota jaialdi bat antolatu dute Antiguako frontoian, pilota ikuskizunaz gozatu eta Txantxarreka gaztetxearentzako dirua biltzeko. Azken lapurretetan galdutako materiala berreskuratzeko laguntza behar dute. Besteak beste, musika ekipoa galdu dute eta. Jaialdira joateko deia zabaltzeko meme umoretsuak egin dituzte. Xabier Euzkitze, Ernesto Gasco, Eneko Goia eta Joseba Baez dira meme hauen protagonistetako batzuk.