Firestoneren lantegi zaharra eraldatzen ari dira
Añorgako egoitza zaharra okupatu zutenetik urtebete igaro da.
Eraldia mugimendua osatu zuten hainbat gaztek duela urtebete, eta Añorgako Firestoneren lantegi zaharra okupatu eta berreskuratu zuten. Ordutik, utzia zegoen egoitzari bizia eman diote, eta taldeko lanaren bidez eraldatzen ari dira, pixkanaka. Urtebetetzea ospatu zuten larunbatean, lagun artean, eta lantegia bisitatu zuen IRUTXULOKO HITZAk, bertan egiten dutenaren berri izateko. Irudi hauek lortu zituen:
Erlazionatutako edukiaBizitza alternatiboa posible dela erakusten ari dira Añorgan