Parte Zaharreko auzo baratzea, iruditan
Gazte batzuk biltzen hasi ziren azaroa aldera, Parte Zaharreko gazte asanbladaren baitan. Auzoan aisirako lekurik ez zutela ikusita, autogestionatutako proiektu bat egitea erabaki zuten. Handik sortu zen ideia, Trinitate plazan utzia zegoen lur zati bat errekuperatu eta bertan auzo baratzea sortzeko. Lehen landareak landatuta, ordea, udaltzainek eta udal langileek baratzea zapuztu diete. Edonola, prentsaurrekoa eman zuten larunbat arratsaldean, eta baratzearekin aurrera jarraituko zutela argi utzi zuten.