Rebordinosek eta bere taldekideek zinemagintzari erakutsi dioten maitasuna eta talde gisa egindako lana eskertu nahi dute.
Jose Luis Rebordinosek jasoko du zilarrezko Gehitu saria. (Argazkia: Lide Ferreira)
Jose Luis Rebordinosi eta Donostiako Zinemaldiko bere taldeari emango diote zilarrezko Gehitu saria Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkarteak. Zinemagintzari erakutsi dioten maitasuna eta talde gisa egindako lana eskertu dute.
Principe zineman egingo dute ekitaldia maiatzaren 6an arratsaldeko 19:30etan.
Gehitu Elkarteak azpimarratu du Rebordinosek eta bere taldekideek ” zinemara publiko berria erakartzen, sortzaile berriei laguntzen eta eztabaidagune desberdinak sortzen” lan handia egin dutela.
Bestalde,
Sebastiane Sariaren harira Donostiako Zinemaldiko zuzendariak emandako laguntza eta arreta, eta epaimahai lanetan ibiltzen diren Gehituko kideen zintzotasuna eta profesionaltasuna eskertu dituzte.
LGTBI Elkarteko kideek azaldu dutenez, euren nahia Rebordinosek eta bere taldeak sortutako “askatasun-eremua” Zinemaldiaren “nortasun-ezaugarri” izaten jarraitzea da.