Minbiziaren aurkako martxak antolatu dituzte
Atletismo lasterketa eta lasterketa herrikoia egingo dituzte maiatzaren 15ean Donostian.
Minbiziaren Aurkako Elkarteak, AECC Martxa antolatu du Donostian maiatzaren 15ean. Ekimen honek bi lasterketa ezberdin izango ditu; bata, korrikalari profesionalentzat eta bestea nahi duen ororentzat.
Atletismo lasterketa Konstituzio plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan. Parte hartzaileek 7 km-ko ibilbidea egin beharko dute eta hasitako leku berean amaituko da. Lasterketan parte hartzeko izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egingo da 12 euroren truke. Bi sari ezberdin egongo dira lasterketan, helmugara iristen diren lehen hiru emakumezkoek eta gizonezkoek txapela jasoko dute, eta AECCren bazkide den lehen korrikalariak ere saria izango du.
Lasterketa herrikoia berriz, 12:00etan hasiko da Alderdi Ederren eta Ondarretako lorategietan amaituko da. 3 km-ko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Korrika egin ahal izateko dortsal solidarioak egongo dira salgai 3 eurotan eta egunean bertan eros daitezke. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute lasterketa herrikoia antolatzeko Gipuzkoako Farmaziak sare osoaren laguntza izan dutela, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearen eta Gipuzkoako Farmazi Banatzaileen laguntzarekin batera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez martxaren helburua kirolaren bitartez bizimodu eta elikadura osasuntsu baten defentsa egitea da.