Udaberriko jaia ospatuko dute igandean Ulian
Landareak eramango dituzte Uliako mintegiak babesteko keinu gisa.
Uliako Lore Baratzak egitasmoaren urteurrena ospatzeko. Igandean izango da jaialdia Uliako mintegi zaharretan. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta egunero parkea biziberritzen dabiltzan auzotar eta langunez gain, herritar guztiak gonbidatu dituzte ospakizunera.
Era berean, udal gobernuak bertan garatu nahi duen hirigintza proiektuaren aurrean parkea bere horretan uztea defendatzen duten herritarren babesa ere jaso nahi dute. Landareen bidez irudikatuko dute babes hori. Hala, hiri barneko natur gune hau mantendu nahi duenak landare bat eraman dezake igandean Uliako parkera. Landarez eta elkartasun keinuz bete nahi dituzte mintegi zaharrak.
Lehenago ere parkeko ateak irekita egongo badira ere, 11:00etan hasiko dira lehen jarduerak. Normalean ostegunero Anna Valeriana Ormrod-ek egin ohi duten Txiki-Foxes errepikatuko dute igandean, baina saio berezia izango da. Jarduera honetan etxeko txikienek ingurumenarekin duten lotura estutzen saiatzen dira, jolasen bidez.
Eguerdian baratze lanak egingo dituzte. Udaberria sasoi egokia da horretarako, eta ondoren jasoko duten uzta landatuko dute.
13:00etan, ‘Zer nahi duzu parkean?’ egitasmo parte hartzailearen aurkezpena egingo dute. Parkean burutzen diren jarduerak, garatzen ari diren proiektua eta etorkizuneko erronkak eztabaidatuko dituzte. Horretarako ideiak, proposamenak, aukerak aztertuko dituzte. Baina bereziki, utzita zegoen parkea biziberritzea lortu duten pertsonen bizipenak partekatuko dituzte. Inguruaz gozatzeaz gain, herritarrek abian jarri eta defendatzen duten proiektuaren garrantziaz ohartarazi nahi dute jendartea, ondorengo belaunaldientzako natur ondare izango delakoan.
Gogoeta saioaren ondoren piknika egingo dute belazeetan, eta bazkalosteari jarraipen atsegin bat emateko jam saio sorpresa eskainiko dute. 17:30ean, Hirutxuloko Balfolk taldeak emanaldi bat eskainiko du, Antiguako Munduko Dantzak taldearekin batera.
Hortaz gain, duela pare bat aste hiriko hainbat ikastetxetako 150 bat eskola-umek Txoria dut maite! programan egindako lanen erakusketa bat egongo da ikusgai egun osoan. Eta azken bi saioetan hain arrakastatsuak izan diren ur-biltegietarako bisita gidatuak ere errepikatuko dituzte.
Oraingoan ere hiru bisita egingo dituzte: 9:30ean, 11:00etan eta 12:30ean. Bisita hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, itxaron zerrenda baitago XIX. mendeko ur-biltegiak ezagutzeko.
Hemen da udaberria. Landareak loretzen ari dira eta enarak itzuli dira. Uliako parkea ere bor-bor dago egunotan, auzolan eta bisita gidatuak, haurrentzako jarduerak eta landaketa berriak prestatzen.
Baina den ez da lana, eta oraingoan jai bat egingo dute udaberriari ongietorria emateko, eta