Euskararen inguruko diskurtsoen arteko talka, komikitara
Intza del Campo batxilergoa ikasten ari da. Gaztea da, errebeldea. Euskarazko klaseetan aspertzen da gehien. Ez zaio Xabier Lete gustatzen. Jon Andoni Tolaretxipi euskara irakaslea da. Mitozalea da. Denbora librean Xabier Lete entzuten du. Euskara perfektuarekin egiten du amets.
Unai Gaztelumendik sortu eta marraztutako pertsonaiak dira biak, eta Alde edo alde izenburupean bildu ditu euren ibilerak. Gai nagusia zein den? Euskararen inguruan zabaldu diren diskurtsoen talka. Añorgako bertsolari eta diseinatzaileak komikitara ekarri ditu euskararen inguruko diskurtsoan sortzen diren hainbat egoera.