Maniki baten larrutik idatzitako bertsoekin gailendu da Altzan Amaia Hermoso

Altzako XVI. Bertso Asteko bertso paper lehiaketako irabazlea da.

amaia altzako bertso paperAltzako bertso paper lehiaketa irabazi du Amaia Hermosok (Amara Berri, 1992) ‘Maniki batenak’ bertso sortarekin.

Sei bertso idatzi ditu maniki baten larrutik. Gorputza, moda eta beste zenbait konturen gaineko hausnarketak aurki daitezke bertan.

Apirilaren 16an banatu zituzten sariak Altzako XVI. Bertso Asteko bertso bazkarian.

Klitto! atari digitalean irakurri daiteke bertso sorta osorik.

Jarraian, sari banaketan Hermosoren bertsoak abestu zituzten unea:

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend