EH Bilduk Errauste plantaren aurkako alegazioak aurkeztu ditu Jaurlaritzan
Zubietako errauste plantari ingurumen baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak GHKren proiektuan aldaketa nabarmenik ez dagoela ebatzita.
hainbat medikuk ohartarazi zutela errauste planta dagoen lekuetan minbizia kasuak hareagotzen direla.
Kezka horren adibide bezala jarri dute GuraSOS taldea; Zubietako errauste plantaren kutsadurak eragin zuzena izango duen inguruetako eskoletako aita-amek osatutakoa.
Zubietako errauste plantari ingurumen baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak. Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioaren (GHK) proiektuan aldaketa nabarmenik ez dagoela ebatzi du, eta, beraz, aurreko baimena erabili ahal izango du. Donostiako EH Bilduko udal taldeak jakinarazi du alegazioak aurkeztuko dituztela.
Datozen 35 urteotan, azpiegitura horretara bideratuta Gipuzkoako diru-kutxetatik 1.216 milioi euro aterako direla adierazi du Amaia Almirall bozeramaileak: “Erraustegia ekonomia eta osasun arloko hondamendia da donostiarrentzat eta gipuzkoar guztientzat”. Gaineratu du, dirua “kudeatzaile pribatuen etekinak” ziurtatzeko izango dela. Donostiako EH Bilduk azpimarratu du “onartezina” dela diru publikoa gutxi batzuk negozioa egiteko erabiltzea.
Gogorarazi dute,