Hartu Trena dinamikaren barruan giza katea egingo dute bi tren geltokien artean
Maiatzaren 14an eguerdiko 12:00etan egingo dute jarduera eta ondoren zazpi jauzi dantza herrikoia dantzatuko dute.
Hartu Trena, euskal preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko egitasmoa Donostiara iritsiko da maiatzaren 14an. Eguerdiko 12:00etan giza katea egingo dute Norteko tren geltokitik Easoko geltokira; eta ondoren, zazpi jauzi dantza herrikoia dantzatuko dute Easo plazan.
Bi dira tren geltokien arteko giza katea egitearen arrazoiak; alde batetik, Hartu trena dinamika irudikatzea, eta bestetik, giza kate bidez Egia eta Amara batzea.
Izan ere, Egiakoa da Carlos Trenor 72 urteko presoa eta Amarakoa Jagoba Codo preso gaixoa. Herri dinamika honekin donostiarrak aktibatzeaz gain, preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko aldarria egin nahi dute.