Independentziaren inguruko gogoetan sakondu nahi dute
'Independentziaz hausnartzen' lelopean hitzaldi sorta bat prestatu dute Dokan.
Euskal estatua bideragarria izango al litzateke ekonomikoki? Zein estrategia erabili behar da independentzia lortzeko? ‘Independentziaz hausnartzen’ leloean hiru hitzaldi egingo dituzte Antiguan, Dokan. Gaur, asteazkena (19:00), egingo dute lehen hitzaldia. Eñaut Apaolaza eta Jone Etxeberria ariko dira hizlari gisa ‘Euskal estatua bideragarria izango al litzateke ekonomikoki?’ hitzaldian.
Maiatzaren 18an Unai Apaolaza eta Jule Goikoetxearen txanda izango da. Independentziarako estrategiaren inguruko hausnarketa egingo dute. Maiatzaren 25ean Iñaki Gil de San Vicente izango da gonbidatua. ‘Euskal Herria, proyecto poular, Esaña, proyecto del capital’ izenburua duen hitzaldia emango du.