Physis vs Pelax-en kontzertua galdu zenuen?
Unai Pelayok eta Beñat Antxustegik joan den igandean Txondorra kultur gunean eman zuten kontzertua galdu zenuen? Elkarrekin Physis vs Pelax formatuan jo zuten Egiako espazioan. Beraiekin izan ziren hainbat zuzenekotan – Pelax eta Cowboy Orchestra talde gisa- lagun izan ohi dituzten Eneko Sierra eta Aitor Rubio musikariak. Jon Iraundegi argazkilari irundarrak lehen lerrotik ikusi zuen zuzenekoa, eta argazki eta bideo ederrak egin zituen. Txondorra musikazalez bete zen, eta kontzertu intimo eta berezi batez gozatzeko auekra izan zuten.