Euskaraz eta umoretsu janzteko
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, eta umoretsu ospatzen ari dira. Umorea baita aro berrirako aukeratu duten jarrera. Mezu deigarri eta umoretsuz betetako materiala sortu dute, eta jada euren webgune berrituan eskura daitezke. Ikusi dituzue kamisetak? Ezagunak diren marka batzuen logoak euskarara ekarri eta mezu bihurri eta dibertigarriak sortu dituzte: Jainekan (Heineken), Milaka taupada (Milka), Salda Balego (Lego), Badakizu egingo nukella (Nutella)… Jantzi euskaraz eta umoretsu, jantzi Bageraren kamiseta berriak!
25 urte bete ditu aurten