Gold sprint proba, musika eta festa!
Donostia Kriteriumaren aldeko festa egingo dute ostiralean, Dabadaban.
Donostia Kriterium taldeak. Bi pertsonen arteko bizikleta norgehiagoka da, 300 metroko distantzia ahalik eta denbora gutxienean osatu behar izaten dute parte-hartzaileek. Bizikleta estatikoen gainean, txirrindulariak aurrez aurre izango dira. Erritmo biziko lehiaketa azkarrak izango dira!
Gold sprinta prestatzeko Hirikilabsen laguntza izan du Donostia Kriteriumak, proba are biziagoa izateko, instalazio berezi bat sortu baitute. Erloju erraldoi moduko bat eraiki dute, parte hartzaileen bizikletekin konektatuta egongo dena. Erlojuaren orratzak korrikalariaren pedalkaden abiaduran mugituko dira, eta erlojuan islatuko da zein korrikalari ari den azkarrago bizikleta gainean.
Festa gold sprintarekin hasiko da, baina ez da hemen bukatuko! Bizikleta gainean izerditu ondoren, dantzatzeko pistan izerditzeko ordua iritsiko da. Gauerditik aurrera, hainbat DJk girotuko dute gaua: Finko DJ & Friends, Xolomo Gangsta eta Hermanos Brothers.
Gainera, 500 euro balio duen bizikleta bat zozkatuko dute! Oraindik ez duzula zozketarako txartelik erosi? Festan bertan salgai jarriko dituzte, baina ezin baduzu itxaron, Groseko Bizipoza dendan ere eskuratu ahal izango dituzu, baita Oreretako Khu Bikes dendan ere.
Festarako sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango da, Dabadaban bertan. Sarrerarekin, hurrengo uztailaren 2an egingo duten Donostia Kriterium lasterketa babestuko duzu. Piñoi finkoko bizikleta gaineko ikuskizun ederra itzuliko da aurten Donostiara, Saguesera. Duela bi urte egin zuen lehen aldiz, eta atseden labur baten ondoren, berriz lanean hasi dira, bigarrena egiteko. Adi! Gaur 12:00etan irekiko dute izena emateko epea.
IRUTXULOKO HITZA Donostia Kriteriumaren laguntzaileetako bat da, duela bi urte bezala. Zozketarako txartelak egin ditugu, lasterketari sostengua emateko, eta uztailaren 2ko lasterketan irabazleak txapelarekin jantziko ditugu.
Donostian lehen aldiz gold sprint proba bat egingo du