Parte Zaharreko zaborren kudeaketa, aztergai
Irailean txosten bat aurkeztuko dute jasotako ekarpenekin.
Donostiako Udalak.
Auzotarrez gain, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Zaharrean eta SShops Donostia merkatarien elkarteak hartuko dute parte prozesu honetan. Galdeketa zuzenen bidez, egoeraren azterketa bat egingo dute.
Hala, 400 inkesta egingo dituzte telefonoz; aurrez-aurreko 10 elkarrizketa, gastronomia elkarteetan; 70 elkarrizketa ostalaritza arloan; 5 galdeketa ostatuetan, eta 40 dendatan.
Ekainaren erditik aurrera, beste bi lan saio egingo dituzte aurrez aipaturiko norbanako eta eragileen ordezkariekin, zaborren kudeaketaren inguruko ekarpenak jasotzeko.
Azkenik, irailean, txosten bat aurkeztuko du Hiri Zerbitzuen sailak, saio hauetan guztietan jasotako ekarpenekin, eta hobetu beharreko balizko arazoekin. Proposatutako egokitze neurri horiek bideragarriak ote diren ala ez ere aztertuko dute.
Parte Zaharreko zabor bilketa ahalik eta eraginkorrena izan dadin, eta egungo sistemak dituen gabeziak antzemateko lanketa berezi bat jarri du abian