EH Bilduk eta Irabazik alde bozkatu dute; gainerakoek aurka.
EH Bilduk Kasilda izena jartzea proposatu duen parkea, Egian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostiako kale izendegian desoreka nabarmena dago gizonezko eta emakumezkoen izenen artean;
izenen %10 da soilik emakumeena.
Desoreka hori lantzen ari dira aurreko legealdian hasita,
Emakumeak eta Hiria foroaren bitartez.
EH Bilduk izendegian aldaketa bat egitea proposatu du udalbatzarrean: ‘Kasilda parkea’ izena jartzea, hain zuzen ere,
Polloeko hilerria eta Mari Reina ikastetxearen artean dagoen parkeari, Egian.
Proposamena ez da onartu, EH Bilduk eta Irabazik soilik babestu baitute. PP, PSE-EE eta EAJk kontrako botoa eman dute.
Adostasun falta, argudio
Kasilda Hernaez urte luzez bizi izan zen Donostian.
Borrokalari feminista eta anarkista izan zen, eta lotura estua izan zuen bereziki Egiarekin. Horregatik proposatu du EH Bilduk Egiako eremu hau, Kasildaren izena jartzeko.
CNTko militantea izan zen Kasilda Hernaez, eta bere aldarrikapenak gogoratu ditu Amaia Almirall, EH Bilduko bozeramaileak: “emakumeen eta langileen alde egin zuen borroka; eta ezin aipatu gabe utzi faxismoaren kontra egindako borroka”. Hortaz, euren proposamena ez onartzean, “ez du EH Bilduk galtzen; galtzen du borroka feministak; galtzen du frankismoaren aurkako borrokak…”, esan du.
Halaber, apirilaren 14an, errepublikaren egunaren harira hiriko hainbat emakumek sinatutako dokumentua gogoratu du Almirallek,
Kasilda, zure ordu da izenekoa.
Irabazi Donostia taldeak ere Kasilda Hernaezen bizitza “gogoangarria” izan zela onartu du, eta proposamena ez onartzeko adostasun falta “argudio merkea” dela aurpegiratu die beste taldeei.
Kasilda izenaren inguruko
adostasun nahikorik ez izatea izan baita, hain zuzen ere, udal gobernuaren argudio nagusia proposamena ukatzeko orduan.
Enrique Ramos sozialistak esan du, Kasilda izena ez dela egokiena, eta badirela egokiagoak. Kasilda izena jartzeko ez dela “unerik egokiena” gaineratu du Ramosek.
Jon Insausti jeltzaleak kale izendegian emakume izen gehiago txertatzeko lanean jarraituko dutela nabarmendu du, eta gaurko eztabaidarekin egoera blokeatu dela salatu du: “gaur ez dugu ez adostasunik, eta ez izenik”.
Izendegia lantzeko foroak bi helburu argi dituela azaldu du Insaustik. Batetik gizon eta emakume izenen arteko oreka lortzea. Eta bestetik, toponimoak gordetzea. Tabakalera inguruko Emakume zigarrogileen plaza jarri du adibidetzat.
Gainera, Kasilda izenaren
ñabardura politikoak erabiltzea egotzi dio EH Bilduri.
PPk, berriz, argi erakutsi du ezezko jarrera. Emakume izen gehiago jartzearen alde daudela esan du Miren Albisturrek, baina “adostasun zabal bat” behar dutela halako erabakiek uste du. “Kasilda baina izen egokiagoak badaude”.