Bi taldeen aurkezpena egin du klubak, Kontxako erlojuetan.
Josetxo Fernandez Vaquerizaren senitartekoak.(Argazkia: Estitxu Zabala)
Gizonezkoen bere bi taldeak aurkeztu zituen atzo Donostiarra arraun elkarteak. Kontxako erlojuetan egin zuten aurkezpena, eguraldi ona lagun, eta jende ugari elkartu zen bertan. Traineru berria bertan zegoen, dotore asko, baina izenik gabe jarraitzen du. Izan ere, klubeko kideak erabakitzen ari dira zein izen jarriko dioten ontzi berriari. Iaz,
Torrekua II erabili zuten.
Aurkezpenean, Josetxo Fernandez Vaqueriza omendu zuten, arraunaren munduan gizon ezaguna, zalantzarik gabe. Duela gutxi hil zen, eta hiriko arraunagatik egindako lana eskertu nahi izan zion Donostiarrak, bere senitartekoei oroigarri bat emanez.
Ligak hasi aurretik, Mutrikuko XXVII. Banderan parte hartuko du Donostiarraren A taldeak, datorren asteburuan; eta ekainaren 12an, berriz, Lekeitioko XXXVIII. Banderan parte hartuko dute bi taldeek.