Txotxongiloen jaialdia eta zikinkeria
Larunbatean Kursaaleko terrazan egin zuten Txontxongiloen jaialdiaren inaugurazioan, Pedaleando al cielo ikuskizunean, izan nintzen ikusle moduan, eta aho zabalik geratu nintzen ikuskizun osoan zehar bota zuten zaborrarekin: lumak, globoak, serpentinak, konfetiak, poltsak… dena plastikozkoa!
Ez dut ulertzen nola DSS2016k, Donostia Kulturak, Donostiako Udalak edo dena delakoaren arduradun denak hori baimendu duen, eta gainera, non eta Kursaalen, ibaia,hondartza eta itsasoaren ondo-ondoan. Lotsagarria! Astelehenean, 21:00etan (ia bi egun geroago) hortik ibili nintzen, eta han jarraitzen zuen zikinkeriaren zati batek –hondartzan eta Zurriolako lorategietan–, gainontzekoa auskalo non dagoen dagoeneko!
Benetan sinestezina iruditzen zait eta oso dezepzionatuta nago.
Leire Paz (Gros)