Naroa Arbizu, saria jasotzen. (Argazkia: Lugaritz-Ikertze Ipuin Lehiaketa)
Baditu irabazleak Lugaritz-Ikertze XV. Ipuin Lehiaketak. Joan den astean egin zuten sari banaketa Lugaritz kultur etxean bertan, eta hauek izan ziren irabazleak:
1. saria: Naroa Arbizuren
Zorrozne Andereinoa. Santo Tomas Lizeoa, 6. maila.
2. saria: Lide Garmendiaren
Naiaren amets bikaina. Jakintza ikastola, 6. maila.
3. saria: Leire Fernandezen
Ekaitz Izugarria. Larramendi ikastetxea, 5. maila.
Antiguako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, eta izenak berak dioen moduan, ipuinak sortzean datza. Kontua da, urtero ilustratzaile batek egindako marrazkiak erabiltzen dituztela oinarri gisa, eta hortik abiatuta sortu behar izaten dituzte istorioak gaztetxoek. Aurten, Maite Gurrutxaga arduratu da marrazkiak sortzeaz.
Apirilean zabaldu zuten lehiaketan parte hartzeko epea.