Martuteneko lanen bigarren faseari ekiteko hainbat eraikin erosi ditu udalak
Donostiako Udala.
Zabaltze lanekin jarraitzeko hainbat eremuren jabetza eskuratu beharra dauka udalak. Hala, Tokiko Gobernu Batzordean hartutako erabakiaren arabera, Sarrueta pasealekua, 34 eta Villa Manila erosi ditu udalak.
Sarruetako kasuan, 96.668 euro ordaindu ditu. Bertako aroztegia eta jarduera lekuz aldatuko dituzte.
Villa Manilaren kasuan, berriz, 700.052 euro ordaindu beharko ditu.
Uholdeak eta ur goraldiek sortzen dituzten kalteak saihesteko Urumea ibaiaren arroa zabaltzen ari dira. Lehen faseko lanak ez dira guztiz amaitu oraindik, baina bigarren faserako prestatzen hasi da dagoeneko