Euskaraz eroso aritu nahi?
Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak doako TELP ikastaroa antolatu du ekainaren 11 eta 18rako, 9:30etik 13:30era, auzoko Bernart Etxepare plazan. Emun hizkuntza zerbitzuko langileek eskainiko dute ikastaroa, eta euskaraz eroso nonahi eta noiznahi aritzea izango da xedea. Hala, euskaraz egoki erantzuten, bakoitza bere burua babesten, eta egin nahi duten hori egiten ikasiko dute; hemen egitarau osoa.
Dagoeneko hamar lagun inguruk eman dute izena, baina plaza kopurua mugatua da. Hortaz, parte hartu nahi izanez gero, deitu 628 55 20 66 telefono zenbakira edo idatzi plazaragoaz@gmail.com posta elektronikora.