Hemen ere euskaraz eranskailua. (Argazkia: Lide Ferreira)
Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz egitasmoa aurreko legealdian jarri zuten abian. Euskararen erabilera sustatzeko eta areagotzeko helburuz sortu zuten; kasu honetan, ostalaritza eta merkataritza arloetan.
Kanpaina
Egia eta Gros auzoetara zabalduko dute hilabete honetan. Eta udazkenean, berriz, Amara Berri, Loiokoa Erribera eta Altzara. Urtea amaitzerako auzo guztietara heldu nahi du egitasmoak.
Euskara Zerbitzuak kudeatzen duen egitasmo honetan parte hartzeko
beharrezkoa da bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna izatea eta, era berean, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartzea.
Baldintza horiek betetzen dituzten taberna, saltoki edo bestelako establezimenduak
eranskailu bat jarriko dute kalera begira. Horrela, bezeroek bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezakete.
Lau aldaeratako eranskailuak eskaintzen dituzte: Tabernan ere euskaraz; Jatetxean ere euskaraz; dendan ere euskaraz; eta Hemen ere euskaraz. Hortaz gain, ordutegia euskaraz jartzeko euskarriak ere eskainiko dituzte.
Gune hauetan, euskaraz
2014-2015 kanpainan Parte Zaharra, Intxaurrondo, Antigua, Ibaeta, Erdialdea eta Amarako 680 bat establezimenduk egin zuten bat ‘Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz’ egitasmoarekin.
Guztiak ikusgai daude
Merkatari.eus webgunean. Egitasmoarekin bat egin nahi duen edonork, webgune honen bidez bete dezake eskaera, edo bestela,
Euskara Zerbitzura jo dezake.
Parte hartzen duten establezimendu guztiekin
mapa interaktibo bat osatu dute, erabiltzaileek, modu erraz baten, euskaraz artatuak izango diren lekuak ezagutu ditzaten.