San Joan bezpera ospatzeko egitarau zabala prestatu dute zenbait eragilek elkarlanean; 17:00etatik hasita, Salvador Allende parkean jarduera ugari izango dira.
Iazko San Joan gaueko emanaldia. (Argazkia: Eltzegor elkartea)
Txanpontxo Jai Batzordeak, Eltzegor elkarteak, auzoko haur txokoak eta Thamessis konpartsak antolatuta, San Joan bezpera ospatuko dute Bidebietakoek, ekainaren 23an, Salvador Allende parkean. Aurtengo ediziorako egitarau zabala prestatu dute; tartean, bi berritasun: txokolate jatea eta lore banaketa. Izan ere, Bageraren laguntzaz, lore sortak egingo dituzte auzotarrei eskaintzeko. Lore bakoitzak zerikusia du San Joan egunarekin eta urtebetez gorde behar da. Horretaz gain, azken hilabeteotan entseatzen aritu diren adin guztietako 15-20 auzotar inguruk dantzatuko dute suaren inguruan.
BIDEBIETA | SAN JOAN BEZPERA | EKAINAK 23 (Salvador Allende parkea)
- 17:00. Ur jolasak, haur txokoak antolatuta.
- 18:00. Jolas erraldoiak, haur txokoaren eskutik.
- 19:00. Txokolate jatea.
- 20:00. Afariaren prestaketa: sardinak, txorizoa, hirugiarra…
- 22:00. Lore-banaketa.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 23:45. Dantza.
- 00:00. Sua piztea.
San Joan sua nola ospatuko dute beste auzoetan? Auzo guztietako informazioa biltzen ari da IRUTXULOKO HITZA.